Canciones Urtz

LETRA URTZ

MAITE DUT

Urtz

maite dut
itsas debekatuen xarma
sirenen kantu tristeek
ene bihotza zauritu arren.
maite dut
portu zaharren kresal usaina
ene itzuleraren zai
inoiz neskarik
egon ez arren

akordeoi melodiak
taberna ggaldu batean...
horditurik, xuxurlatuz;
maitale hilezkorren ezpainak
ditut maite

maite dut
izarren distira gauean
ekaitz ondoko bareak
amets ortzia
estali arren
maite dut
hodeiertzeko ortzadarra
desioen aingurak
itsas ondora
naraman arren

akordeoi melodiak
taberna ggaldu batean...
horditurik, xuxurlatuz;
maitale hilezkorren ezpainak
ditut maite

itsas debekatuen xarma
portu zaharren kresal lusaina
izarren disdira gauean
hodeiertzeko ortzadarra...
ditut maite

akordeoi melodiak
taberna ggaldu batean...
horditurik, xuxurlatuz;
maitale hilezkorren ezpainak
ditut maite

Las Canciones Más Escuchadas Urtz